XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ARRANTZALE ABESTIEN II LEHIAKETA

Letra: Lehiaketa hontara aurkezten diren abestiak bere letra eta musikan original eta berriak izan behar dira.

Abestien letrak mezu bat ukan behar dute, hau da: itsasoak eskeintzen duen erromantikotasun poemagintza alderdi batera utzirik, arrantzaleen problematika, arrantzalea bera oinharri delarik.

Abestiak euskara batuaz idatzita aurkeztu behar dira.

Aurretiaz esan diren baldintzak betetzen ez dituzten abestiak hasieratik baztertuak izango dira.

Musika: Melodiak euskal kutsukoa izateko, ohitura den bezala, baldintza hauk behar dute: silabatasuna,5 garrengo interbaloentzako jokera, diatonia (behar ez diren kromatismoak alde batera utzirik), sensiblearen funtsio berezia...

Melodiak gaurkotasun bat ukanen dute ritmoan, eta abestu naiz dantzatzeko balioz.

Lanen aurkeztea: lanak idazkera akademiko batez eta tinta beltzez aurkeztu beharko dira, horrialdeak adieraziz eta zirriborrorik gabe.

Beraien melodia piano edo gitarrarentzat armoniaturik aurkeztu beharko dira, iru kopitan.

Partiturak izenpetu gabe, eta lema batekin bidali beharko dira, eta beste sobre itxi batean lema eta egilearen izen abizenak direlarik.

Abestien partiturak zuzenbide hontara bidali behar dira: Kresala Elkartea, Primo de Ribera, 23-1, Ondarroa.

Abesti berri hoiek bidalitzeko epea, datorren otsailaren 15 an bukatuko da.

Abesti aukeratuen egileak arduratuko dira orkestatzeaz eta beraien abestiak interpretatuko dituzten bakarko abeslarien ahutatzeaz.

Epaimahaiaren erabakia esagutuz, hile beteko epea dute hau egiteko.

Sari hauk emango dira: 1 saria: 50.000 pesetakoa; 2: 25.000; 3: 10.000 eta beste guziei: 5.000 bakoitzari.

Lehiaketa hau iragarten dute: Bermioko Abesbatza, Donibaneko Askatasuna, Ondarrabiko Amuitzak, Ondarroako Kresala eta Zarauzko Euskalzaleak elkarteak.

ARTEAN Artean (Castillo de Elejabeitia), urtarrilaren 22an arratsaldeko 8tan, eliza nagusian, beste bertso saio bat izango da.

Bertsolariak honexek izango dira: Lopategi, Azpillaga, Jon Enbeitia, Areitio, Intxaurraga, Xabier Amuriza, Patxi Iraola eta Igarzabal.